" Baztertze egoeran dauden adin txikikoak" izeneko blog honi hasiera emateko, urte honetan zehar aurki ahalko ditzazkegun sarrera mota desberdinei buruz hitz egingo dugu.

Gai hau bere barnean azpigai ugari hartzen dituen gai bat da. Honi buruz asko hitz egingo dugu eta, konpontzeko bide bat aurkitzen saiatuko gara; beti ere,
gizarte hezitzaile baten ikuspuntua eta zeregina ahaztu gabe.



2010-11-18

Mapa Kontzeptuala

     Sarrera honetan, klasean landutako Manuel Castells-ek, "Citilabs II", bideoan hitz egiten duen gaiari buruz, mapa-kontzeptual sortu dugu.
     Bideo horren barnean esaten duenaren arabera, eta gure ustez aipagarriena denaren arabera, mapa-kontzeptual hau egin dugu; beste laburpen metodo bat bezala.
     Bertan, kontzeptu orokor guztiak azaltzen dira.

     Langungarria izatea espero dugu.


                                                                                  Iturria: Nerea eta Erika


Erika eta Nerea.

2010-10-24

"El Educador Social en la Sociedad de la Información"


Lehenengo sarrera honi hasiera emateko, Alejandro Martínez González idatzitako “El Educador Social en la Sociedad de la Información” iritzizko testuari buruz hitz egingo dizuet.
Alejandro Martínez EULSeko hezkuntzari aplikatutako teknologia berrien irakasle titulatua da.


                                                                                             Iturria: Google

                Testu honetan zehar Alejandrok ikustarazi nahi diguna, informazio eta komunikazioaren teknologia berri hauek (TIK) gizarte bakoitzaren arabera ezartzen direla da. Normalean ingurune soziala, politika, ekonomia,… -ren arabera ezartzen dira gizarte bakoitzean.
Gure gizartea adibide giza jarriz, esan beharra dago, oso gizarte materiala dela eta, beharbada horregatik, gehienok izango ditugu teknologia berri hauetariko batzuk gure etxean.