" Baztertze egoeran dauden adin txikikoak" izeneko blog honi hasiera emateko, urte honetan zehar aurki ahalko ditzazkegun sarrera mota desberdinei buruz hitz egingo dugu.

Gai hau bere barnean azpigai ugari hartzen dituen gai bat da. Honi buruz asko hitz egingo dugu eta, konpontzeko bide bat aurkitzen saiatuko gara; beti ere,
gizarte hezitzaile baten ikuspuntua eta zeregina ahaztu gabe.



2010-11-27

9/10 adin txikikoek gizonezkoak dira

     Baztertze egoeran dauden adin txikikoei buruzko informazioa bilatzen nengoela interneten, goiburu hau aurkitu dut: "Nueve de cada diez menores en riesgo de exclusión son varones".

    
   
     Goiburu hau, "La Mirada de Jokin" blog-ari zegokion eta oso sarrera interesgarria iruditu zait.
     Jokin-en blog hau, "Bullying-Problemática adolescente"-ri buruz hitz egiten du. Oso albiste interesgarriak ditu baina, oraingoan, soilik hasieran aipatutakoan erdiratuko gara.


     Sarrera hori, 2006. urteko uztailari dagokio eta bertan, Córdobako adin txikiko fiskalak adierazi zuena kontatzen du.                                                                                                 Iturria: "La mirada de Jokin" 
     Fiskal honek, baztertze egoeran dauden adin txikikoen %90
gizonezkoak direla esaten du.

     Baztertze egoeran dauden adin txikiko hauen deskripzioa ematen saiatzen da; ohiko kasuak: borrokak, erasoak, ekintza bandalikoak, ordena publikoarekiko kontrako faltak, lapurretak, ebaskeriak,... direla esanez.

2010-11-25

Tutoriala

     Teknologia Berriak, gaur egungo gizartean, ondo menperatzea ezinbestekoa dela pentsatzen dugunez; Nerea eta biok, "Argazki baten memoria nola murriztea"-ri buruzko bideo tutorial bat egitea edo sortzea pentsatu dugu.

     Bideo tutorial honen lotura, bi modutara ipini ditugu. Ikusi ahal izan duzuenez, hasieran link baten bidezko lotura egin dut eta, sarrera honen ondoren tutoriala ikusi ahalko duzue, beste web orri batera mugitu gabe.

     Gure ustez, argazki baten memoria edo tamaina aldatzen jakitea, oso baliogarria izan daiteke, ordenagailuan memoria gutxiago okupatzeko, USB batean sartu behar baduzu gehiegi ez okupatzeko,...

     Baliogarria izatea espero dugu.




  
       Iturria: Nerea eta Erika


Nerea eta Erika

2010-11-18

Mapa Kontzeptuala

     Sarrera honetan, klasean landutako Manuel Castells-ek, "Citilabs II", bideoan hitz egiten duen gaiari buruz, mapa-kontzeptual sortu dugu.
     Bideo horren barnean esaten duenaren arabera, eta gure ustez aipagarriena denaren arabera, mapa-kontzeptual hau egin dugu; beste laburpen metodo bat bezala.
     Bertan, kontzeptu orokor guztiak azaltzen dira.

     Langungarria izatea espero dugu.


                                                                                  Iturria: Nerea eta Erika


Erika eta Nerea.

2010-10-24

"El Educador Social en la Sociedad de la Información"


Lehenengo sarrera honi hasiera emateko, Alejandro Martínez González idatzitako “El Educador Social en la Sociedad de la Información” iritzizko testuari buruz hitz egingo dizuet.
Alejandro Martínez EULSeko hezkuntzari aplikatutako teknologia berrien irakasle titulatua da.


                                                                                             Iturria: Google

                Testu honetan zehar Alejandrok ikustarazi nahi diguna, informazio eta komunikazioaren teknologia berri hauek (TIK) gizarte bakoitzaren arabera ezartzen direla da. Normalean ingurune soziala, politika, ekonomia,… -ren arabera ezartzen dira gizarte bakoitzean.
Gure gizartea adibide giza jarriz, esan beharra dago, oso gizarte materiala dela eta, beharbada horregatik, gehienok izango ditugu teknologia berri hauetariko batzuk gure etxean.