" Baztertze egoeran dauden adin txikikoak" izeneko blog honi hasiera emateko, urte honetan zehar aurki ahalko ditzazkegun sarrera mota desberdinei buruz hitz egingo dugu.

Gai hau bere barnean azpigai ugari hartzen dituen gai bat da. Honi buruz asko hitz egingo dugu eta, konpontzeko bide bat aurkitzen saiatuko gara; beti ere,
gizarte hezitzaile baten ikuspuntua eta zeregina ahaztu gabe.



2010-11-30

Kolore-kolore

     Mixel Ducau-ren "Kolore kolore" kanta hau igotzera animatu naiz (Goear programaren bidez); izan ere, bazterkeriaren kontra hitz egiten duen kanta delako eta oso interesgarria dela uste dudalako.

     Kanta alaia dela uste dut, erritmoarekin; eta behin bere letra arretaz entzutean gauza askotaz konturatu gaitezke.

     Kanta honen bidez Mixel-ek ikustarazi nahi diguna, guztiok gizarte bakar eta homogeneo baten parte garela da; kultur desberdinekoak, arraza desberdinekoak,... izanda.

     Eta gainera, zer axola du kultur edo arraza desberdin batekoa izatea, gure gizartea errealitate moldagarri bat izatea nahi badugu eta, komuneko helburu edo ideak baditugu?  

     Multikulturaltasuna edo dibertsitate kulturala bultzatu behar dugu gure gizartean!

   Zuen gustokoa izatea espero dut!!