Egunon!
Egun batzuk daramatzagu, Nerea eta Biok (Gizarte Hezkuntza II-ko ikasleak), klasean egindako multimedia gure blogera igotzen saiatzen.
Youtube, Slideshare, Thumbstacks, Podomatic,... eta antzerako programen bitartez gure multimedia sarera igotzen saiatu gara egun hauetan, eta ezineskoa egin zaigu.
Zehazki, izan dugun arazoa, gure multimediaren luzeera izan da; izan ere, programa hauetan igotzen saiatzean honen kapazitatea handiegia zela eta beraz, ezineskoa izango zela igotze prozesua amaitzea esaten zigun.
Guzti hau ikusi ondoren, hau da, arazoaz jabetzean; e-mail baten bitartez gure arazoaren berri eman genizun Abenduaren amaieran eta ez dugu honen erantzuna jaso.
Zenbaitetan Teknologia Berriak arazoak ematen dituzte...
Tutoriala
Bideo tutorial honen lotura, bi modutara ipini ditugu. Ikusi ahal izan duzuenez, hasieran link baten bidezko lotura egin dut eta, sarrera honen ondoren tutoriala ikusi ahalko duzue, beste web orri batera mugitu gabe.
Gure ustez, argazki baten memoria edo tamaina aldatzen jakitea, oso baliogarria izan daiteke, ordenagailuan memoria gutxiago okupatzeko, USB batean sartu behar baduzu gehiegi ez okupatzeko,...
Baliogarria izatea espero dugu.
Iturria: Nerea eta Erika
Nerea eta Erika
Mapa kontzeptuala
Sarrera honetan, klasean landutako Manuel Castells-ek, "Citilabs II", bideoan hitz egiten duen gaiari buruz, mapa-kontzeptual sortu dugu.
Bideo horren barnean esaten duenaren arabera, eta gure ustez aipagarriena denaren arabera, mapa-kontzeptual hau egin dugu; beste laburpen metodo bat bezala.
Bertan, kontzeptu orokor guztiak azaltzen dira.
Langungarria izatea espero dugu.
Iturria: Nerea eta Erika
Erika eta Nerea.
"El Educador Social en la Sociedad de la Información"
Lehenengo sarrera honi hasiera emateko, Alejandro Martínez González idatzitako “El Educador Social en la Sociedad de la Información” iritzizko testuari buruz hitz egingo dizuet.
Alejandro Martínez EULSeko hezkuntzari aplikatutako teknologia berrien irakasle titulatua da.
Gure gizartea adibide giza jarriz, esan beharra dago, oso gizarte materiala dela eta, beharbada horregatik, gehienok izango ditugu teknologia berri hauetariko batzuk gure etxean.
Egia da teknologia berri hauek geure bizitza erraztu egiten dutela eta aurrerapen ugari ekar ditzazketela baina, aldi berean, eten beharreko arazo larri bat ekartzen dute: gizartearekiko bazterketa.
Teknologia berriak duten edozein gizartetan, hauen erabilera txar bat topa egingo dugu. Egoera hau gizartean banakotasuna areagotzea ekartzen du, kolektiboak alde batera utziz. Hau da, ordenagailu baten erabilera txar bat, adibidez, banaka jolasteko erabili daiteke eta honek, beste pertsona desberdinekin harremanetan ez jartzea ekar dezake.
Aldi berean, gizabanakoen artean desberdintasunak areagotzen ditu eta honek, gizarte bazterketa areagotzen du. Produktu berriak erabiltzen dakitenen eta ez dakitenen arteko aldea gero eta handiagoa egingo da, teknologia berrien sustapena gelditzen ez bada eta bazterketa hau guztiz injustua da.
Puntu honetan izango da gizarte hezitzailearen papera kontuan izango dugunean.
Zer egin behar du gizarte hezitzaile batek TIK gizarte honen aurrean?
Gizarte hezitzaile baten ardura edo zeregina, bazterketa hau saihestea izango da. Horretarako, erronka bikoitz bat dute: euren ezagutzak handitzea eta baztertuta sentitzen diren kolektibo minoritario hauei ezagutza hauek transmititzea.
Lehen aipatu dugun bezala, teknologia berriekin dituzten erabilera txar horiek aldatzea dute helburu. Ordenagailuaren adibidearekin jarraituz, lan on bat interneten laguntzaz bilatzeko, informazio desberdina sarean bilatzeko, gizabanakoaren hezkuntza edo jakinmina sustatzeko,… erabili ahal direla teknologia hauek irakatzi nahi dute.
Honek xede desberdinak ekar ditzake baina nire ustez; nahita ez egon behar dena, ikasteko gogoak dira; bestela ez gara inora helduko.