" Baztertze egoeran dauden adin txikikoak" izeneko blog honi hasiera emateko, urte honetan zehar aurki ahalko ditzazkegun sarrera mota desberdinei buruz hitz egingo dugu.

Gai hau bere barnean azpigai ugari hartzen dituen gai bat da. Honi buruz asko hitz egingo dugu eta, konpontzeko bide bat aurkitzen saiatuko gara; beti ere,
gizarte hezitzaile baten ikuspuntua eta zeregina ahaztu gabe.



2011-01-12

Bazterketaren Adibide Erreala

     Sarrera honetan, sarean negoela aurkitutako audio bat jarri nahi dizuet.      Zuzenki sarrera bezala eta gadget moduan jartzen saiatu naiz eta ezinezkoa izan da; horrexegatik hemen usten dizuet link-a eta zuen guztokoa izatea espero dut.

     Audio saio hau rtve.es "En primera persona" irrati saiotik aterata dago eta horaingoan, bere semeak bakarrik aurrera eramaten duten ama ezkongabeei buruz hitz egiten du.

     Ama ezkongabe hauek, bizipen bat dute atzetik, errealitate bat, aztertu eta ulertu behar dena haien egoera ulertu nahi izanez gero. Gehienetan, emakume hauek genero indarkeria eta giza bazterketa jasan dute eta, gizartean dauden ostopoei eta sufritutako egoerara aurre egiteko, harrera zentro batean daude.

     Audioak, harrera zetro horretan zer egiten duten eta emakume eta honek duen seme-alaben eguneroko bizitza nolakoa den azaltzen digu.


     Audio unkigarri bat da, bihotzeraino helduko dena.
     Benetan pena merezi du entzutea!

Aipu batzuk

“No sé cómo siendo los niños tan listos, somos los adultos tan necios: debe ser fruto de la educación.”
Alejandro Dumas.


"Excluyamos, ante todo, las ideas falsas, desmoralizadoras, los prejuicios engañosos, las impresiones que asustan, en una palabra todo lo que aleja la imaginación de la verdad y la lleva a la confusión, hacia el desorden. Suprimamos las insinuaciones malsanas, la excitación de la vanidad, las ocasiones de rivalidad. Construyamos un panorama de visiones tranquilas, ordenadas, naturales, una vida sencilla, activa, variada, articulada entre el trabajo y el esparcimiento, en fin, la práctica gradual de nuestra libertad y nuestras responsabilidades."
Paul Robin, Hezitzaile anarkista.


Informazioa: "Educación Social-Blog Colavorativo"-tik aterata dago.


2011-01-11

Gure Multimedia

   Arazoa!!

     Egunon!

    Egun batzuk daramatzagu, Nerea eta Biok (Gizarte Hezkuntza II-ko ikasleak), klasean egindako multimedia gure blogera igotzen saiatzen.

    Youtube, Slideshare, Thumbstacks, Podomatic,... eta antzerako programen bitartez gure multimedia sarera igotzen saiatu gara egun hauetan, eta ezineskoa egin zaigu.

     Zehazki, izan dugun arazoa, gure multimediaren luzeera izan da; izan ere, programa hauetan igotzen saiatzean honen kapazitatea handiegia zela eta beraz, ezineskoa izango zela igotze prozesua amaitzea esaten zigun.

     Guzti hau ikusi ondoren, hau da, arazoaz jabetzean; e-mail baten bitartez gure arazoaren berri eman genizun Abenduaren amaieran eta ez dugu honen erantzuna jaso.

Zenbaitetan Teknologia Berriak arazoak ematen dituzte...

Gizarte Hezilaile bati egindako Elkarrizketa (Testu Birsortua)


     Gaurko sarrera honetan, sarean aurkitako elkarrizketa bat ipinuko dut.
     Elkarrizketa hau, Javier Torres kasetariak Juan José Fernández Casado Gizarte Hezitzaileari egindako elkarrizketa da.


    Elkarrizketa ezin hobeagoa iruditu zait; izan ere, leku zehatz baten adibidea ematen digu "Pilarica y Belén", bertan egin zuen errealitatearen azterketa..., eta momentu guztietan bere lana zertan datza eta nola eramaten duen aurrera azaltzen digu.
     Elkarrizketa luze honetan zehar, herri hartako biztanleria guztiari erreferentzia egiten dio; bai helduei, gazteenei eta jada gaztaroa usten ari dutenei...
     Zure denboraren bost minutu elkarrizketa hau irakurtzen igarotzea merezi duela uste dut; izan ere, gure munduko errealitatea pizka bat gehiago hurbilduko digu!


* Juan José Fernández Casado,
Gizarte Hezitzailea Valladoliden.

     Informazio guztia "Federación de Asociación de Vecin@s de Valladolid" web gunetik aterata dago.

2010-12-27

Bazterketaren beste zergati bat

     "Bazterketa:

     Gaitasun handiko haurrak alde batean uzten baditugu, haien ezaugarriak ez baditugu ikertzen, eta haien beharrei ez badugu erantzuten, galduko dugu potentzial izugarri handia. Oraindik ere badaude topiko asko eta mito asko honen inguruan, beraz, gai honen inguruan gauza gehiago jakin beharko genuke.

                                                                             Iturria: "Psikologia Ametsak"

2010-12-23

Euskal Argitalpena

     Scribd web gunean bilatu eta gero, ondoren jarri dudan aldizkaria oso interesgarria iruditu zait.

     Bi hizkuntzetan argitaratu den euskal argitalpena da (2009. urteko udan argitaratua) eta munduan zehar gertatzen diren egoeren berri ematen digu; beti ere, kooperazioa eta garapena bultzatuz.

     Aldizkariari begirada bat ematera gonbidatzen dizuet; gauza asko baliogarriak izango direla uste baitut.

2010-12-18

Musica saioa, Podomatic

     Musika saio hau, podomatic programaren bitartez jarri dut blogean.

     Bertan harpidetu ondoren, "Yann Tiersen"en kanta hau igo eta, ondoren bere embed kodea sarrera honentan eskegi dut.

     Oso kanta polita iruditu zait eta gainera, nire gaiarekin lotura handia duela uste dut.





     Kanta honen ondoren, youtube-en kanta honekin agertzen den bideoa jarriko dizuet, oso "motz" interesgarria iruditu zaidalako.

2010-12-12

"Bizitzeko Jan" webquest-a

     Bizitzeko janaria behar dugu baina; janaririk gabe, nola biziko gara?

     "Bizitzeko Jan" webquest honen bitartez, elikaduraren beharraz konturatuko gara eta; aldi berean, beste bazterketa mota bat ikasiko dugu: itxura fisikoarekin zer ikusia duen bazterketa.

     Nire ustez, gizarte hau, guztiz muturrekoak diren iritziengatik osatuta dago.
     Alde batetik, loditzeko jan nahi ez dutenak eta; beste aldetik, jan nahi baina, ezin dutenak.

     Zergatik jokatzen dugu horrela?

    


 

Iturria: "Bizitzeko Jan"

2010-12-03

"El grito de mi generación"

     Blog honentzako IPod-a sortu berri dudanez, bertan agertzen de kanta baten azalpena ematea ezinbestekoa dela uste dut.

     Kanta hori, "El grito de mi generación" du izena eta abeslari desberdin ugari parte hartzen dute bertan.
     Hurrengo bideo honetan kanta honen sorrera edo zergatia jakin ahalko duzue.

     Eta kanta hau zertarako eta nola erabili izan den jakiteko jakinminez geratu bazareta; Kiss FM web orrialdean agertzen den hurrengo artikulua irakurtzera animatzen zaituztet;

ez zarete damutuko!

Nire argazki bilduma

     Gaurko sarrera honetan, gure gizartean daukagun errealitateaz hitz egin nahi dizuet...

     Zenbait argazki aukeratu ditut egoera honen berri emateko eta, Picasa web gunean nire argazki bilduma berezia antolatu eta, bertan eskegi dut zuei ikusteko aukera emateko.

     Gure gaur egungo gizartearen errealitatea; oso gogorra izan arren, bazterketarena da
     Hemen, adin txikikoen bazterketan; batez ere, zentratuko gara eta argazkietan ikusi daitekeen moduan; bazterketa leku guztietan dago eta egoera edo zergati desberdinengatik eman daiteke...

     Guztion artean aurrera egin dezakegu...
...saiatu gaitezen!




     (Argazkiak ikusteko bi modu izango dituzue: batetik, sarrera honetan bertan ikusi ahalko dituzue, presentazio bat moduan; eta bestetik; presentazio modua ondoren, argazki bilduma sakatu eta Picasa web gunean ikusi ahalko duzue.)



Baztertze egoeran dauden adin txikikoak

2010-12-01

Nire bideo zerrenda

     Ondoren ikusi ahalko dituzuen bideoak, "Embedr" programatik igonda, adin txikikoak jasotzen dituzten bazterketa mota desberdinak azaltzen dira.

     Batzuk pobreziagatik, gaixotasunen bat izateagatik, beste batzuk drogengatik, beste batzuk txikitatik esplotatuak izan direlako.... baina; azken finean,gauza batengatik edo besteagatik, baztertuak izaten dira...

    
     Egoera honi buruz hausnartu behar dugu eta, gure gizartearen errealitatea eraldatzeko konponbide bat edo beste bila beharko genuke.
     Konponbide hauek, guztion artean bilatu edo lortu beharreko konponbideak direla uste dut; baina, teoriaz ondo dakigun guzti hau praktikan lortu arte....
...gauza asko aldatu behar dira...                    




Haurtzaro galdu bat...

     Oraingoan, baztertze egoerak bultzatuta, kalean bizi eta haien eguneroko bizitza kalean egiten duten haurrei buruz hitz egongo dugu.

     Egoera hau primeran deskribatzen duen power point bat, ondorengoa izan daiteka; slideshare programan aurkitu dudana.

     Bertan, ume hauen baldintzak azaltzen ditu, egoera honetara eraman dituzten baldintzak eta nolakoak diren; hau da,haien jokaerak eta jarrerak.Aipatutako baldintza batzuk: prostituzioa, drogak edo alkohola izan daitezka.

     Guzti hau hobetu ulertu ahal izateko; historia edo urteetan zehar egoera hau nola aldatu den azaltzen du eta, errealitatea zein den benetan ezagutzeko, benetazko adibide edo bizipen batzuk kontatzen ditu.





    



Daukazuna balora ezazu!!

     Jada aipatu izan dugun moduan, baztertze egoera baldintza desberdinengatik gerta daiteke eta, segun ze baldintza den, asko kostatuko da baztertze prozesu hori saihestea edo ekiditea...
     Hurrengo bideo honetan ikusi dezaken ezaugarri batzuk; bazterketara hurbilduko gaituztenak: arrazakeria, pobrezia, kultur desberdintasuna,…






     Ikusitakoan pentsatu beharko genukeela uste dut; eta bakoitzak bere ondorio propioak atera dezan...

2010-11-30

Kolore-kolore

     Mixel Ducau-ren "Kolore kolore" kanta hau igotzera animatu naiz (Goear programaren bidez); izan ere, bazterkeriaren kontra hitz egiten duen kanta delako eta oso interesgarria dela uste dudalako.

     Kanta alaia dela uste dut, erritmoarekin; eta behin bere letra arretaz entzutean gauza askotaz konturatu gaitezke.

     Kanta honen bidez Mixel-ek ikustarazi nahi diguna, guztiok gizarte bakar eta homogeneo baten parte garela da; kultur desberdinekoak, arraza desberdinekoak,... izanda.

     Eta gainera, zer axola du kultur edo arraza desberdin batekoa izatea, gure gizartea errealitate moldagarri bat izatea nahi badugu eta, komuneko helburu edo ideak baditugu?  

     Multikulturaltasuna edo dibertsitate kulturala bultzatu behar dugu gure gizartean!

   Zuen gustokoa izatea espero dut!!




2010-11-28

Haurren egun unibertsala

     Adituek diotenez, haurtzaroa ezinbesteko etapa bat da helduaroan gizarte bazterketa saiesteko, baina… Zer gertatzen da Espainian egoera honetan jaiotzen diren haurrekin? Elikapen txar bat, etxebizitza txar bat, sailtasun familiarrak,…

     Unicef-ek, bere azkenengo txosten batean, La infancia en España 2010-2011” hain zuzen ere, azaleratu duen bezala, Espainia mailan ondorengo egoera aurki dezakegu:

Lekua

Portzentaia

Zergatia
Espaina% 24,1Pobrezia
UE% 20Pobrezia
Instituto Nacional de
Estadística  

(INE)
% 24,5Probrezia arriskua


     Beraz, taula hau ikusi ondoren, Espainia, urteak aurrera joan ahala, bere egoera ekonomikoa hobetu ez duela ikus edo ondorioztatu dezakegu; eta honek bizi baldintzen atzerapenak areagotzen ditu.

2010-11-27

9/10 adin txikikoek gizonezkoak dira

     Baztertze egoeran dauden adin txikikoei buruzko informazioa bilatzen nengoela interneten, goiburu hau aurkitu dut: "Nueve de cada diez menores en riesgo de exclusión son varones".

    
   
     Goiburu hau, "La Mirada de Jokin" blog-ari zegokion eta oso sarrera interesgarria iruditu zait.
     Jokin-en blog hau, "Bullying-Problemática adolescente"-ri buruz hitz egiten du. Oso albiste interesgarriak ditu baina, oraingoan, soilik hasieran aipatutakoan erdiratuko gara.


     Sarrera hori, 2006. urteko uztailari dagokio eta bertan, Córdobako adin txikiko fiskalak adierazi zuena kontatzen du.                                                                                                 Iturria: "La mirada de Jokin" 
     Fiskal honek, baztertze egoeran dauden adin txikikoen %90
gizonezkoak direla esaten du.

     Baztertze egoeran dauden adin txikiko hauen deskripzioa ematen saiatzen da; ohiko kasuak: borrokak, erasoak, ekintza bandalikoak, ordena publikoarekiko kontrako faltak, lapurretak, ebaskeriak,... direla esanez.

2010-11-25

Tutoriala

     Teknologia Berriak, gaur egungo gizartean, ondo menperatzea ezinbestekoa dela pentsatzen dugunez; Nerea eta biok, "Argazki baten memoria nola murriztea"-ri buruzko bideo tutorial bat egitea edo sortzea pentsatu dugu.

     Bideo tutorial honen lotura, bi modutara ipini ditugu. Ikusi ahal izan duzuenez, hasieran link baten bidezko lotura egin dut eta, sarrera honen ondoren tutoriala ikusi ahalko duzue, beste web orri batera mugitu gabe.

     Gure ustez, argazki baten memoria edo tamaina aldatzen jakitea, oso baliogarria izan daiteke, ordenagailuan memoria gutxiago okupatzeko, USB batean sartu behar baduzu gehiegi ez okupatzeko,...

     Baliogarria izatea espero dugu.




  
       Iturria: Nerea eta Erika


Nerea eta Erika

2010-11-18

Mapa Kontzeptuala

     Sarrera honetan, klasean landutako Manuel Castells-ek, "Citilabs II", bideoan hitz egiten duen gaiari buruz, mapa-kontzeptual sortu dugu.
     Bideo horren barnean esaten duenaren arabera, eta gure ustez aipagarriena denaren arabera, mapa-kontzeptual hau egin dugu; beste laburpen metodo bat bezala.
     Bertan, kontzeptu orokor guztiak azaltzen dira.

     Langungarria izatea espero dugu.


                                                                                  Iturria: Nerea eta Erika


Erika eta Nerea.

2010-10-24

"El Educador Social en la Sociedad de la Información"


Lehenengo sarrera honi hasiera emateko, Alejandro Martínez González idatzitako “El Educador Social en la Sociedad de la Información” iritzizko testuari buruz hitz egingo dizuet.
Alejandro Martínez EULSeko hezkuntzari aplikatutako teknologia berrien irakasle titulatua da.


                                                                                             Iturria: Google

                Testu honetan zehar Alejandrok ikustarazi nahi diguna, informazio eta komunikazioaren teknologia berri hauek (TIK) gizarte bakoitzaren arabera ezartzen direla da. Normalean ingurune soziala, politika, ekonomia,… -ren arabera ezartzen dira gizarte bakoitzean.
Gure gizartea adibide giza jarriz, esan beharra dago, oso gizarte materiala dela eta, beharbada horregatik, gehienok izango ditugu teknologia berri hauetariko batzuk gure etxean.