" Baztertze egoeran dauden adin txikikoak" izeneko blog honi hasiera emateko, urte honetan zehar aurki ahalko ditzazkegun sarrera mota desberdinei buruz hitz egingo dugu.

Gai hau bere barnean azpigai ugari hartzen dituen gai bat da. Honi buruz asko hitz egingo dugu eta, konpontzeko bide bat aurkitzen saiatuko gara; beti ere,
gizarte hezitzaile baten ikuspuntua eta zeregina ahaztu gabe.



2010-11-27

9/10 adin txikikoek gizonezkoak dira

     Baztertze egoeran dauden adin txikikoei buruzko informazioa bilatzen nengoela interneten, goiburu hau aurkitu dut: "Nueve de cada diez menores en riesgo de exclusión son varones".

    
   
     Goiburu hau, "La Mirada de Jokin" blog-ari zegokion eta oso sarrera interesgarria iruditu zait.
     Jokin-en blog hau, "Bullying-Problemática adolescente"-ri buruz hitz egiten du. Oso albiste interesgarriak ditu baina, oraingoan, soilik hasieran aipatutakoan erdiratuko gara.


     Sarrera hori, 2006. urteko uztailari dagokio eta bertan, Córdobako adin txikiko fiskalak adierazi zuena kontatzen du.                                                                                                 Iturria: "La mirada de Jokin" 
     Fiskal honek, baztertze egoeran dauden adin txikikoen %90
gizonezkoak direla esaten du.

     Baztertze egoeran dauden adin txikiko hauen deskripzioa ematen saiatzen da; ohiko kasuak: borrokak, erasoak, ekintza bandalikoak, ordena publikoarekiko kontrako faltak, lapurretak, ebaskeriak,... direla esanez.