Goiburu hau, "La Mirada de Jokin" blog-ari zegokion eta oso sarrera interesgarria iruditu zait.
Jokin-en blog hau, "Bullying-Problemática adolescente"-ri buruz hitz egiten du. Oso albiste interesgarriak ditu baina, oraingoan, soilik hasieran aipatutakoan erdiratuko gara.
Sarrera hori, 2006. urteko uztailari dagokio eta bertan, Córdobako adin txikiko fiskalak adierazi zuena kontatzen du. Iturria: "La mirada de Jokin"
Fiskal honek, baztertze egoeran dauden adin txikikoen %90
gizonezkoak direla esaten du.
Baztertze egoeran dauden adin txikiko hauen deskripzioa ematen saiatzen da; ohiko kasuak: borrokak, erasoak, ekintza bandalikoak, ordena publikoarekiko kontrako faltak, lapurretak, ebaskeriak,... direla esanez.
Ministerio publikoa, laguntza eskaintzen duten talde teknikoak dituela azaldu zuen; psikologoez, gizarte langileez eta gizarte hezitzaileez integratuta.
Honi dagokionez, Jokin-en bere blogean adierazten duen iritziarekin bat nator: "los equipos de educadores tienen una labor muy importante en la elaboración del informe de la situación y de las necesidades del menor para aplicar sobre todo medidas educativas, dejando como última medida el internamiento, que sólo se da cuando hay una conducta grave".
Gai honekin jarraituz, Adin txikikoaren legea-ri buruz hurrengoa azpimarratzen du: "no sólo es sancionadora, sino también educativa, ya que persigue su reinserción", beraz, ondorengo definizioa ematen du: "ley humanizadora y progresista, a la que le falta más dotación de medios tanto materiales como humanos".
Beraz, honekin bukatzeko; oso esaldi adierazgarri bat ipiniko dizuet, erreflexionatzera gonbidatzen diguna:
"Un menor entra en situación de riesgo social cuando fallan las redes sociales o porque procede de una familia desestructurada".
No hay comentarios:
Publicar un comentario