Ondoren ikusi ahalko dituzuen bideoak, "Embedr" programatik igonda, adin txikikoak jasotzen dituzten bazterketa mota desberdinak azaltzen dira.
Batzuk pobreziagatik, gaixotasunen bat izateagatik, beste batzuk drogengatik, beste batzuk txikitatik esplotatuak izan direlako.... baina; azken finean,gauza batengatik edo besteagatik, baztertuak izaten dira...
Egoera honi buruz hausnartu behar dugu eta, gure gizartearen errealitatea eraldatzeko konponbide bat edo beste bila beharko genuke.
Konponbide hauek, guztion artean bilatu edo lortu beharreko konponbideak direla uste dut; baina, teoriaz ondo dakigun guzti hau praktikan lortu arte....
...gauza asko aldatu behar dira...
Nire argazki bilduma
Gaurko sarrera honetan, gure gizartean daukagun errealitateaz hitz egin nahi dizuet...
Zenbait argazki aukeratu ditut egoera honen berri emateko eta, Picasa web gunean nire argazki bilduma berezia antolatu eta, bertan eskegi dut zuei ikusteko aukera emateko.
Gure gaur egungo gizartearen errealitatea; oso gogorra izan arren, bazterketarena da
Hemen, adin txikikoen bazterketan; batez ere, zentratuko gara eta argazkietan ikusi daitekeen moduan; bazterketa leku guztietan dago eta egoera edo zergati desberdinengatik eman daiteke...
Guztion artean aurrera egin dezakegu...
...saiatu gaitezen!
(Argazkiak ikusteko bi modu izango dituzue: batetik, sarrera honetan bertan ikusi ahalko dituzue, presentazio bat moduan; eta bestetik; presentazio modua ondoren, argazki bilduma sakatu eta Picasa web gunean ikusi ahalko duzue.)
Baztertze egoeran dauden adin txikikoak |
"El grito de mi generación"
Blog honentzako IPod-a sortu berri dudanez, bertan agertzen de kanta baten azalpena ematea ezinbestekoa dela uste dut.
Kanta hori, "El grito de mi generación" du izena eta abeslari desberdin ugari parte hartzen dute bertan.
Hurrengo bideo honetan kanta honen sorrera edo zergatia jakin ahalko duzue.
Eta kanta hau zertarako eta nola erabili izan den jakiteko jakinminez geratu bazareta; Kiss FM web orrialdean agertzen den hurrengo artikulua irakurtzera animatzen zaituztet;
ez zarete damutuko!
Musika saioa, podomatic
Musika saio hau, podomatic programaren bitartez jarri dut blogean.
Bertan harpidetu ondoren, "Yann Tiersen"en kanta hau igo eta, ondoren bere embed kodea sarrera honentan eskegi dut.
Oso kanta polita iruditu zait eta gainera, nire gaiarekin lotura handia duela uste dut.
Kanta honen ondoren, youtube-en kanta honekin agertzen den bideoa jarriko dizuet, oso "motz" interesgarria iruditu zaidalako.