Lehenengo sarrera honi hasiera emateko, Alejandro Martínez González idatzitako “El Educador Social en la Sociedad de la Información” iritzizko testuari buruz hitz egingo dizuet.
Alejandro Martínez EULSeko hezkuntzari aplikatutako teknologia berrien irakasle titulatua da.
Gure gizartea adibide giza jarriz, esan beharra dago, oso gizarte materiala dela eta, beharbada horregatik, gehienok izango ditugu teknologia berri hauetariko batzuk gure etxean.
Teknologia berriak duten edozein gizartetan, hauen erabilera txar bat topa egingo dugu. Egoera hau gizartean banakotasuna areagotzea ekartzen du, kolektiboak alde batera utziz. Hau da, ordenagailu baten erabilera txar bat, adibidez, banaka jolasteko erabili daiteke eta honek, beste pertsona desberdinekin harremanetan ez jartzea ekar dezake.
Aldi berean, gizabanakoen artean desberdintasunak areagotzen ditu eta honek, gizarte bazterketa areagotzen du. Produktu berriak erabiltzen dakitenen eta ez dakitenen arteko aldea gero eta handiagoa egingo da, teknologia berrien sustapena gelditzen ez bada eta bazterketa hau guztiz injustua da.
Puntu honetan izango da gizarte hezitzailearen papera kontuan izango dugunean.
Zer egin behar du gizarte hezitzaile batek TIK gizarte honen aurrean?
Gizarte hezitzaile baten ardura edo zeregina, bazterketa hau saihestea izango da. Horretarako, erronka bikoitz bat dute: euren ezagutzak handitzea eta baztertuta sentitzen diren kolektibo minoritario hauei ezagutza hauek transmititzea.
Lehen aipatu dugun bezala, teknologia berriekin dituzten erabilera txar horiek aldatzea dute helburu. Ordenagailuaren adibidearekin jarraituz, lan on bat interneten laguntzaz bilatzeko, informazio desberdina sarean bilatzeko, gizabanakoaren hezkuntza edo jakinmina sustatzeko,… erabili ahal direla teknologia hauek irakatzi nahi dute.
Honek xede desberdinak ekar ditzake baina nire ustez; nahita ez egon behar dena, ikasteko gogoak dira; bestela ez gara inora helduko.
No hay comentarios:
Publicar un comentario