" Baztertze egoeran dauden adin txikikoak" izeneko blog honi hasiera emateko, urte honetan zehar aurki ahalko ditzazkegun sarrera mota desberdinei buruz hitz egingo dugu.

Gai hau bere barnean azpigai ugari hartzen dituen gai bat da. Honi buruz asko hitz egingo dugu eta, konpontzeko bide bat aurkitzen saiatuko gara; beti ere,
gizarte hezitzaile baten ikuspuntua eta zeregina ahaztu gabe.



2010-12-27

Bazterketaren beste zergati bat

     "Bazterketa:

     Gaitasun handiko haurrak alde batean uzten baditugu, haien ezaugarriak ez baditugu ikertzen, eta haien beharrei ez badugu erantzuten, galduko dugu potentzial izugarri handia. Oraindik ere badaude topiko asko eta mito asko honen inguruan, beraz, gai honen inguruan gauza gehiago jakin beharko genuke.

                                                                             Iturria: "Psikologia Ametsak"

2010-12-23

Euskal Argitalpena

     Scribd web gunean bilatu eta gero, ondoren jarri dudan aldizkaria oso interesgarria iruditu zait.

     Bi hizkuntzetan argitaratu den euskal argitalpena da (2009. urteko udan argitaratua) eta munduan zehar gertatzen diren egoeren berri ematen digu; beti ere, kooperazioa eta garapena bultzatuz.

     Aldizkariari begirada bat ematera gonbidatzen dizuet; gauza asko baliogarriak izango direla uste baitut.

2010-12-18

Musica saioa, Podomatic

     Musika saio hau, podomatic programaren bitartez jarri dut blogean.

     Bertan harpidetu ondoren, "Yann Tiersen"en kanta hau igo eta, ondoren bere embed kodea sarrera honentan eskegi dut.

     Oso kanta polita iruditu zait eta gainera, nire gaiarekin lotura handia duela uste dut.





     Kanta honen ondoren, youtube-en kanta honekin agertzen den bideoa jarriko dizuet, oso "motz" interesgarria iruditu zaidalako.

2010-12-12

"Bizitzeko Jan" webquest-a

     Bizitzeko janaria behar dugu baina; janaririk gabe, nola biziko gara?

     "Bizitzeko Jan" webquest honen bitartez, elikaduraren beharraz konturatuko gara eta; aldi berean, beste bazterketa mota bat ikasiko dugu: itxura fisikoarekin zer ikusia duen bazterketa.

     Nire ustez, gizarte hau, guztiz muturrekoak diren iritziengatik osatuta dago.
     Alde batetik, loditzeko jan nahi ez dutenak eta; beste aldetik, jan nahi baina, ezin dutenak.

     Zergatik jokatzen dugu horrela?

    


 

Iturria: "Bizitzeko Jan"

2010-12-03

"El grito de mi generación"

     Blog honentzako IPod-a sortu berri dudanez, bertan agertzen de kanta baten azalpena ematea ezinbestekoa dela uste dut.

     Kanta hori, "El grito de mi generación" du izena eta abeslari desberdin ugari parte hartzen dute bertan.
     Hurrengo bideo honetan kanta honen sorrera edo zergatia jakin ahalko duzue.

     Eta kanta hau zertarako eta nola erabili izan den jakiteko jakinminez geratu bazareta; Kiss FM web orrialdean agertzen den hurrengo artikulua irakurtzera animatzen zaituztet;

ez zarete damutuko!

Nire argazki bilduma

     Gaurko sarrera honetan, gure gizartean daukagun errealitateaz hitz egin nahi dizuet...

     Zenbait argazki aukeratu ditut egoera honen berri emateko eta, Picasa web gunean nire argazki bilduma berezia antolatu eta, bertan eskegi dut zuei ikusteko aukera emateko.

     Gure gaur egungo gizartearen errealitatea; oso gogorra izan arren, bazterketarena da
     Hemen, adin txikikoen bazterketan; batez ere, zentratuko gara eta argazkietan ikusi daitekeen moduan; bazterketa leku guztietan dago eta egoera edo zergati desberdinengatik eman daiteke...

     Guztion artean aurrera egin dezakegu...
...saiatu gaitezen!




     (Argazkiak ikusteko bi modu izango dituzue: batetik, sarrera honetan bertan ikusi ahalko dituzue, presentazio bat moduan; eta bestetik; presentazio modua ondoren, argazki bilduma sakatu eta Picasa web gunean ikusi ahalko duzue.)



Baztertze egoeran dauden adin txikikoak

2010-12-01

Nire bideo zerrenda

     Ondoren ikusi ahalko dituzuen bideoak, "Embedr" programatik igonda, adin txikikoak jasotzen dituzten bazterketa mota desberdinak azaltzen dira.

     Batzuk pobreziagatik, gaixotasunen bat izateagatik, beste batzuk drogengatik, beste batzuk txikitatik esplotatuak izan direlako.... baina; azken finean,gauza batengatik edo besteagatik, baztertuak izaten dira...

    
     Egoera honi buruz hausnartu behar dugu eta, gure gizartearen errealitatea eraldatzeko konponbide bat edo beste bila beharko genuke.
     Konponbide hauek, guztion artean bilatu edo lortu beharreko konponbideak direla uste dut; baina, teoriaz ondo dakigun guzti hau praktikan lortu arte....
...gauza asko aldatu behar dira...                    




Haurtzaro galdu bat...

     Oraingoan, baztertze egoerak bultzatuta, kalean bizi eta haien eguneroko bizitza kalean egiten duten haurrei buruz hitz egongo dugu.

     Egoera hau primeran deskribatzen duen power point bat, ondorengoa izan daiteka; slideshare programan aurkitu dudana.

     Bertan, ume hauen baldintzak azaltzen ditu, egoera honetara eraman dituzten baldintzak eta nolakoak diren; hau da,haien jokaerak eta jarrerak.Aipatutako baldintza batzuk: prostituzioa, drogak edo alkohola izan daitezka.

     Guzti hau hobetu ulertu ahal izateko; historia edo urteetan zehar egoera hau nola aldatu den azaltzen du eta, errealitatea zein den benetan ezagutzeko, benetazko adibide edo bizipen batzuk kontatzen ditu.





    



Daukazuna balora ezazu!!

     Jada aipatu izan dugun moduan, baztertze egoera baldintza desberdinengatik gerta daiteke eta, segun ze baldintza den, asko kostatuko da baztertze prozesu hori saihestea edo ekiditea...
     Hurrengo bideo honetan ikusi dezaken ezaugarri batzuk; bazterketara hurbilduko gaituztenak: arrazakeria, pobrezia, kultur desberdintasuna,…






     Ikusitakoan pentsatu beharko genukeela uste dut; eta bakoitzak bere ondorio propioak atera dezan...